XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gora!- hotsegin zuten denek, sonbrailuak gora botaz.

Ondoren errementaria hurbildu zen udaletxeko atera, galtzetako sakeletik giltza astun bat atera eta ireki zuen atea.

Uholde bat bezala abiatu ginen denok barrura.

Denok barruratu bezain laster, haizeak itxi zuen atea gure ostean.

Arranopola! Kolpe batetan isildu zen poz guztia, eta izuturik hotsegin zuen nire lehengusu maite Sostraketa jostunak: - Jauna, lagun iezadazu! Itsu bihurtu naiz! Ez dut ezer ikusten....

Gainerako guztiok ere ez genuen ezertxo ikusten.

Gau beltz bihurtua zegoen udaletxe barru osoa.

Halaxe konturatu ginen: Han ez zuen argitzen ez zuhurtziaren argiak ez beste ezerk.

- Atzera!- hotsegin zuen Samuel Karda jauna. Atzera, kanpora!.

Iluntasun hartan batera eta bestera genbiltzan.

Kaskarrekoak eta ubeldura galantak hartzen ari ginen.

Garrasi beldurgarri bat entzun zen: - Aiene! Nire sudurra!.

Eta gero beste bat: - Utzi mesedez bakean nire belarria!.

Neri bernezurrean ostikada bat jo zidan norbaitek eta izar guztiak ikusi nituen.

Auskalo nork zintzurretik heldu eta estutu zidan.

Nik, azkar asko, ostikada bat eman nion zikin hari.

Baina litekeena da nire ostikada errugaberen batek hartu izana.

Edozein modutan, udaletxean ikaragarrizko iskanbila zegoen.

Ireki zuen orratio azkenik norbaitek ale hori! Asperturik geunden itsu-itsuka ibiltzen eta denak abiatu ginen zalaparta batetan kanpora.

Jainko maitea, hura itxura genuena! Herriko festen ondoren bezalakoa!.

Errementariak sudurra odoletan zeukan, alkateak begi bat beltz-beltz eginda.

Ostalaria herrenka zebilen, (...).